martes, 18 de junio de 2013

Ikasturtearen amaiera

Ikasturtea amaitzear dago. Berehala Institutura joango gara eta oso urduri gaude. Aste honetan Trueba institutua ikustera joango gara. Hor gelak, patioak, jantokia... erakutsiko dizkigute irailean lasaiago egoteko. Galdera asko ditugu: guztiak elkarrekin egongo garen, nagusiekin nahaztuko garen... eta egun horretan galdetzeko aukera izango dugu. Etapa berria hasiko dugu baina ez gara gure eskolaz ahaztuko. Espero dugu zuek ere Institutuan pozik egotea eta zoriontsuak izatea oporretan. Agur eta ondo pasa.

lunes, 10 de junio de 2013

Urkiola

Ekainaren 10ean Urkiolara abiatu gara. Urkiola parke naturala Barakaldotik nahiko urrun dagoenez bidai luzea egin dugu; gainera Urkiolatik autobusak ezin dira pasatu eta Dima mendatetik joan gara. Bihurgunez beterik dago, hori dela eta batzuk zorabiatu dira. Nahiz eta aurreko egunean euri asko egin, eguraldi polita izan dugu. Hasieran basoa ikustera joan gara, hori lokatzez beterik zegoen eta buzti izan gara. Dena den pagoak, aritzak, urkiak... aztertu ditugu eta nola egiten den ikatza ere ikusi dugu. Gero mikroskopio batez horko animalien mokoak, atzaparrak eta garezurrak aztertu ditugu eta txoriak behatzera joan gara. Zaila da txoriak ikustea, hala eta guztiz ere, batzuk begibistan izatea lortu dugu, isil-isilik egon garelako. Ondoren parkeari buruzko filma ikusi dugu eta jarraian bazkaldu dugu. Bazkaltzen genbiltzanean eguzkia atera da eta amaieran autobusera joan gara. Bidetik eliza eta Amboto mendia ikusi ditugu. Primeran pasatu dugu.

Euskera piztuz

Ekainaren 6an Fueros emparantzan, azken urteotan bezala, Euskera piztuz jaia ospatu zen. Hara joan ginen Barakaldoko eskola guztietako ikasleak euskeraren erabilera bultzatzeko. Hamaiketan 5. eta 6. mailakook joan ginen; 5. mailakoek dantza egin zuten, eta guk ikastetxean prestatu genituen bertsoak bota genituen. Lehenengoak izan ginenez, izan genuen aukera bestelakoek egindakoa ikusteko. Gero DJa egon zen eta dantza egin genuen. Oso ondo pasatu genuen.