lunes, 10 de junio de 2013

Urkiola

Ekainaren 10ean Urkiolara abiatu gara. Urkiola parke naturala Barakaldotik nahiko urrun dagoenez bidai luzea egin dugu; gainera Urkiolatik autobusak ezin dira pasatu eta Dima mendatetik joan gara. Bihurgunez beterik dago, hori dela eta batzuk zorabiatu dira. Nahiz eta aurreko egunean euri asko egin, eguraldi polita izan dugu. Hasieran basoa ikustera joan gara, hori lokatzez beterik zegoen eta buzti izan gara. Dena den pagoak, aritzak, urkiak... aztertu ditugu eta nola egiten den ikatza ere ikusi dugu. Gero mikroskopio batez horko animalien mokoak, atzaparrak eta garezurrak aztertu ditugu eta txoriak behatzera joan gara. Zaila da txoriak ikustea, hala eta guztiz ere, batzuk begibistan izatea lortu dugu, isil-isilik egon garelako. Ondoren parkeari buruzko filma ikusi dugu eta jarraian bazkaldu dugu. Bazkaltzen genbiltzanean eguzkia atera da eta amaieran autobusera joan gara. Bidetik eliza eta Amboto mendia ikusi ditugu. Primeran pasatu dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario