jueves, 23 de mayo de 2013

Ezagutu Barakaldo

Barakaldo herria Bilboko itsasadarraren ezkerraldean dago. Mapa bati begiratzen badiogu, iparraldean Sestao eta Trapagaran, hegoaldean Alonsotegi eta Güeñes, ekialdean Erandio eta Bilbao eta mendebaldean Galdames eta Trapagaran herriak daude.Rontegi menditik begiratzen badugu horrelako mendiak daude:Basatxu, Arroletza, Sasiburu, Peñas Blancas, Apuko eta Argalario. Hemendik gertu ibai batzuk daude, adibidez Castaños eta Bilboko itsasadarra. Gure klima ozeanikoa da, epela eta hezea; urteko temperatura 14ºC ingurukoa da eta nahiko euri egiten du urte osoan zehar. Barakaldo herria Done Bikendin hasi zen, horrexegatik han jarri zuten lehenengo udaletxea XIV.mendean, gero Foruetan eraikin zuten bigarrena eta ondoren gaur egungoa. Nahiz eta ez iruditu Barakaldok historia luzea du eta monumento garrantzitsuak ere bai. Hasteko, Barakaldon landak baino ez zeuden eta jende gutxi bizi zen, baina denbora igaro ahala dorretxeak eriki zituzten eta hor jauntxoak bizi izan ziren. Garai hartan guda asko zeuden eta jauntxoek borrokatzen zuten lurrak lortzeko. Gure arteko gudak amaitu eta gero, XIX. mendean frantziarrak etorri ziren lurrak lortzeko asmoz. Herritar asko atxilotu zituzten, haien artean Anjel Bituritxaren aita. Anjel hamabi urteko mutil azkarra zen eta bere aita askatzeko frantziarren laguna egin zen, horrela lekua ezagutu ahal izan zuen eta egun batean sartu zen, dinamitaz dena suntsitu zuen eta frantziarrek alde egin zuten, baina Angel hil egin zen; bere omenez Barakaldoko armarrian aingeru bat dago. Geroago XX.mendean jaio zen Antonio Miranda deitutako umea, hamabost urterekin Kubara joan zen bere osabarekin dirua lortzera.Hona itzuli zenean ez zuen familiarik, eta orduan bere dirua barakaldotarrei eman zien zerbait ona egiteko. Horrekin Miranda fundazioa egin zuten bere omenez. Garai horretan industrializazioa sortu zen eta Sestaoko bi lantegi eta Barakaldoko bat batu ziren eta Bizkaiko Labe Garaiak sortu ziren. Jende asko etorri zen hona lana aurkitzera eta dirua lortzera, baina 1996ko ekainean itxi ziren krisia zela eta. Orain Barakaldo asko aldatu da, etxe berriak, kaleak eta lorategiak eraiki dira eta herri askoz garbiagoa eta politagoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario