miércoles, 22 de mayo de 2013

Rontegiko 6.maila

Gure eskola Rontegi auzoan dago, Araba kalean hain zuzen ere.Zaharra da berrogeita hamargarren urteurrena bete bait du. Bi erikuntza daude, gu nagusian gaude, bigarren solairuan 5. mailakoekin batera.Gure gela ez da oso handia, baina bai oso argitsua. Aurrean arbela digitala eta arrunta daude. Arbela digitala egunero erabiltzen dugu, baina batzuetan pertsianak jaitsi behar ditugu ondo ikusteko.Eskuinaldean lehio oso handiak ditugu, ezkerrean arropa eskegitzeko gakoak daude eta atzean hiru armairu ditugu liburuak, hiztegiak eta abar gordetzeko.Hor ere badago gure ordenagailuak gordetzeko armairua. Oso garrantzitsua da ordenagailuak kargatzeko, bestela ezin dira erabili. Hogeita bi ikasle gara, hamaika neska: Sara, Maria, Olaia, Oihane, Merveille, Aroa, Iratxe, Salma, Maitane, Aurelia eta Alba eta hamaika mutil: Xabier, Josu, Aketza, Igor, Erlantz, Eneko, Unai G., Ixai,Enaitz, Unai T.eta Asier. Gure tutorea Elena deitzen da eta beste irakasle batzuk ditugu ingelesa, gorputz hezkuntza, musika eta erlijioa emateko. Atsedenaldietan mutilei futbolean jokatzea gustatzen zaie, nahiz eta askotan lizkarrak sortu, eta neskek nahiago dute elkarri hitz egin.Asko ikasi dugu ikasturte honetan eta gogor lan egin dugu Institutura pasatzeko. Lanak egin ditugu eta gelakoen aurrean aurkeztu ditugu. Lehiaketetan parte hartu dugu, adibidez eskoba lehiaketa dugu. Txango gutxi egin ditugu, politena izan zen Baratze baserrira egin genuena ikasturtearen hasieran.Oraindik azken txangoa falta zaigu eta agurra emateko jaia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario